Landa Etxea

URGAIN I-II

LEKUNBERRI - NAVARRA 
Tel.: 948 504351
HASIERA  PLAZAOLA JOKOEN BAGOIA ZONALDE INTERESGARRIAK KONTAKTUAN JARRI
 

PLAZAOLAKO NATUR BIDEA

Plazaola Partzuergo turistikoak barne hartzen dituen lurraldeen barruko paisaian lorratz sakona dago: garai bateko Plazaola trenbidea. Honek Imotz, Larraun eta Leitzaran zharkatzen ditu, baita Ultzama, Basaburua eta Araitz ere, mugetatik besterik ez bada. Horrenbestez, eskualde hauek egituratu edo lotzen dituela esan dezakegu.Ideia hau, Patzuergo turistikoaren sarreran egin zen. Honek, jende askok zeukan, Donostia eta Iruņa elkartzen dituen natur bidea konpontzeko ideia bereganatu zuen, eta oinez, bizikletaz nahiz zaldiz, paseo ezberdinak (guzti hauek ederrak eta didaktikoak) emateko moldatu. Irurtzungo Bi Ahizpetatik, Leitzaraino (Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko muga) dauden bailara eta paisaia ezberdinak ezagutu ahal ezateko.

Beste alde batetik, bertara hurbiltzen direnek erraz ikus dezaketen ezaugarri bat, paisaiaren berdetasun da, belardietako eta soroetako berde iraunkorra eta baita udaberritik udazkenera fruitua ematen duten haritzak eta ere.

Gainera bazterretan, mendeetako ohiturak, historioak eta artea duten herriak ditu, non merezitako atsedenaldia har daiteke eta baita bertako janariaz gozatu ere.

Natur bidearen kokapena

Mugiro eta Andoain bitartean, 40km egin ditzazkegu, pagadi eta hariztien artean, gaur egun natur bide gisa berreskuratzen ari diren, eta Iruņa eta Donostia elkartzen zituen Plazaola tren zaharraren trenbidetik.

Partzuergoak egokituak ditu dagoeneko: 7 km Mugiro, Lekunberri eta Uitziko tartean ( Larraun), eta beste 12 km Leitzaldean.

Sarbidea

Ibilbide egokia da pertsona guztientzat, 0-99 urtekoek egin dezakete oinez, siletan, gurpil-aulkian, txirrindulaz edo zaldiz. Muga bakarra, motordunek dute; ez autorik, ez motorik. Ibilgailu horientzat trenbidearen parez pare, bide lasterra dago. A-15 autobidea.

Ibilbide egokituak
Lekunberri – Mugiro: 2 km. Ibilbide egokitua.
Lekunberri – Uitzi: 5 km. Ibilbide egokitua.
Uitziko tunela: 2’700km. Ez egokitua
Uitziko tunela– Leitza: 5 km. Ibilbide egokitua.
Leitza – Gipuzkoako muga: 7 km. Ibilbide egokitua.

Muga - Andoain: 20 km. Guztiz egokitua baina trafiko astunarekin eta ez dago natur bidea bezala egokitua.

Ibilbideak proiektuan
Mugiro- Irurtzun ibilbidea
Uitziko tunela(Larraun)
Telleriako tunela(Leitza)

(Plazaolako Turismo Bulegoko, Plazaola iragarpenetik hartutako testu eta argazkia)